Asier Riesgo eta Mikel Gonzálezen bisita
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak "Izarrekin Berbetan" izeneko egitasmoa jarri du abian, herriko haur eta gaztetxoek beren erreferente izan daitezkeen pertsonaia ospetsuak gertuagotik ezagutu ditzaten.
Egitasmoak arlo ezberdineko pertsonaiak ekarri nahi ditu Soraluzera, kirolariak, telebistako aurkezleak, abeslariak, etab.
Lehendabiziko saioa Kiroletako Batzordearekin elkarlanean antolatu da eta Asier Riesgo eta Mikel González futbol jokalariak izango ditu protagonista. Haurrek pertsonaia hauek gertutik ezagutzeko aukera izango dute, Koikili Lertxundi saioaren aurkezleak egingo dizkien galderen bitartez.
Saioa azaroaren 22an egingo da, asteartea, arratsaldeko 7etan Herri Antzokian.
Saiora sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena izatea. Gonbidapenak kiroldegiko harrera-bulegoan eskuratu ahal izango dira, doan, gaurtik aurrera eta agortu arte.