Aspeko pilotarien bisita

Aspeko pilotarien bisita

2019/11/08
Iker Irribarria eta Danel Elezkano, Aspe enpresako pilotariak, Soraluzen izango dira datorren asteartean, Udalak antolatutako pilotari buruzko tertulian; Xabier Euzkitzek gidatuko du saioa.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak "Izarrekin Berbetan" izeneko egitasmoa jarri zuen abian duela urte batzuk, herriko haur eta gaztetxoek beren erreferente izan daitezkeen pertsonaia euskaldun ospetsuak gertuagotik ezagutu ditzaten.

Egitasmoak arlo ezberdineko pertsonaiak ekartzea du helburu moduan, kirolariak, telebistako aurkezleak, abeslariak, etab.

Astearteko saioa Kiroletako Batzordearekin eta herriko pilota elkartearekin elkarlanean antolatu da eta Iker Irribarria eta Danel Elezkano pilotari profesionalak izango ditu protagonista.

Ordu bete inguruko elkarrizketan, haurrek pertsonaia hauek gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute, baita alderak egitekoa ere.

Saioa Xabier Euzkitze telebistako aurkezle eta pilota arloan adituak gidatuko du.

  • Eguna: Asteartea, azaroak 12.
  • Ordua: Arratsaldeko 7ak.
  • Tokia: Herri Antzokia.

Saiora sartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena izatea. Gonbidapenak kiroldegiko harrera-bulegoan eskuratu ahal izango dira, doan, gaurtik aurrera eta agortu arte.