Astelehenean hasiko dira Udaleku Irekiak

2019/07/03
Astelehenean hasiko dira Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak eta Kukumixo Aisitaldeak antolatzen dituzten udalekuak; gurasoentzako informazio-bilera dago gaur 18:30ean.

Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurtengoan ere jolasgune erraldoi bihurtuko da Soraluze hamabost egunez, Kukumixo Aisitaldeak eta Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatzen duten Udaleku Irekiak programari esker.

NOIZ

Udalekuak uztailaren 8tik 19ra burutuko dira aurten, astelehenetik ostiralera.

NORENTZAT

Udalekuetan 4 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartuko dute parte, biak barne.

HEZITZAILEAK

Haurrak 17 hezitzaileren ardurapean arituko dira, 10/12 pertsonako taldetan banatuta.

HELBURUAK

Ondorengoak dira Udalekuek dituzten helbururik nagusienak:

  • Haurrei euskaraz aritzeko eta euskaraz ondo pasatzeko espazioa ahalbideratu.
  • Haurren parte-hartzea sustatu.
  • Haurren arteko harremanak sendotu
  • Kalea jolaserako toki moduan berreskuratu.

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00.

Ostiralak: 10:00-17:00.

Talde bakoitzak gau bat etxetik kanpora pasatzeko aukera izango du.

GURASOENTZAKO BILERA INFORMATIBOA

Gurasoei Udalekuei buruzko informazioa emateko eta izan ditzaketen galderak erantzuteko helburuarekin, bilera egingo da gaur, asteazkena, arratsaldeko 6:30an, Herri Antzokian.

GURASOENTZAKO OHARRAK

Hemen kontsulta daitezke antolatzaileek gurasoentzako prestatu dituzten oharrak:

Argazkia: plaentxia.eus