Atxuri kaleko igogailu publikoa
Aurreko batean argitaratu genuen albistean esaten zen moduan, zaharren Egoitzako Patronatuaren Zuzendaritza Batzordeak Atxuri kalea eta egoitza lotuko dituen igogailu berria eraikitzea erabaki zuen joan den urte amaieran.
Igogailua Atxuri kalean bertan eraikiko da, zero kotan, eta egun Atxuri parkean dagoen igogailuarekin bat egingo du, airean doan pasabide baten bitartez. Modu honetara, egoitzarako irisgarritasuna asko hobetuko da eta egoiliarrek errazagoa izango dute bertara iristea, aldapa eta eskailerarik igo beharrik izan gabe.
Igogailu berria eraikiko duen enpresa aukeratzeko kontratazio prozesua abian da dagoeneko eta hortaz arduratuko den kontratazio-mahaiak ostegun honetan, otsailak 9, egingo du lehendabiziko bilkura, goizeko 11etan, udaletxean bertan.
Lehendabiziko bilera honetan, igogailua eraikitzeko lanez arduratzeko asmoa agertu duten enpresek aurkeztutako eskaintzak jasotzen dituzten gutunazalak zabalduko dira.