Konpondu dituzte Atxuriko parkeko kolunpioak

Konpondu dituzte Atxuriko parkeko kolunpioak

2022/12/27
Udal brigadako langileek Atxuriko parkean apurtuta agertu ziren kolunpioak konpondu dituzte; Iker Aldazabal alkateak gogor salatu ditu berriro ere era honetako ekintza bandalikoak.

Soraluzeko Udaleko beharginek Atxuriko parkeko bi kolunpioak konpondu dituzten azken egunotan.

Kolunpioak ezezagunek burututako ekintza bandalikoen ondorioz apurtu ziren eta gaurtik aurrera erabilgarri daude berriro ere.

Gertatutakoa salatu egin du Iker Aldazabal alkateak eta esan du “ beti beldurrez egon behar izaten dugu astelehena iristeko, asteburuan izaten diren bandalismo ekintzen ondorioak zeintzuk diren jakiteko. Kolunpioak  konpontzeak dakarren denbora- eta diru- kostua udalerriaren benetako beharren kalterako dela azpimarratu du”.

Konponketa lanek 488,72 euroko gastua suposatu dute.