Atzoko Osoko Bilkurako erabakiak
Atzo arratsaldean ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek, ondorengo erabakiak hartu zituztelarik:
- 2020ko otsailaren 5eko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
Aho batez onartu da.
- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkapean jartzen.
- 2019ko kontu orokorraren onarpena.
Aho batez onartu da.
- 2019ko aurrekontu likidazioa eta idazkari kontuhartzailearen komunikazioa.
Ez da bozkapean jartzen.
- 2020ko aurrekontuko hainbat gastu partiden ez erabilgarritasun akordioa onartzea.
Onartu egin da. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).
- 2020ko aurrekontuko Kreditu aldaketak onartzea.
Aho batez onartu da.
- Gipuzkoa etorbideko eta Ezozibideko lur zoru publikoaren desafekzioaren behin betiko onarpena.
Aho batez onartu da.
- Ordenantzaren behin betiko onarpena; Zibismo ordenantzaren aldaketa.
Onartu egin da. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).
- Ordenantzaren behin betiko onarpena:Gizarte larrialdiko egoerei erantzuteko harrera etxebizitzaren ordenantzaren behin betiko onarpena.
Aho batez onartu da.
- Hitzarmena onartzea Eibarko Udalarekin Gizarte larrialdi egoerei erantzuteko harrera etxebizitzaren erabilerari buruz.
Aho batez onartu da.
- Mozioa EHBILDU taldeak aurkeztutakoa : Pascual Churruca erememuaren inguruan.
Ez da onartu. Aurkako 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta aldeko 5 bozka (EH Bildu).
- Hitzarmena onartzea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, lurralde plangintza eta etxebizitza sailarekin Txurrukako azpieremuen, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
Onartu egin da. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta aurkako 5 bozka (EH Bildu).
- Hitzarmena berrestea: TETRA sistemarako lankidetza hitzarmena Udaltzaingoa eta Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailaren artean.
Aho batez onartu da.
- Hitzarmena Berrestea:Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza hitzarmen markoa.
Aho batez onartu da.
- Hitzarmena onartzea: SCHAEFFLER Iberia, S.L.U enpresarekin zuhaitz landaketarako.
Aho batez onartu da.
- 2021.urteko lan egutegirako herriko jai-eguna izendatzea ( Uztailaren 26a).
Aho batez onartu da.
- Mozioa. EHBILDU, EAJ/PNV eta PSE-EE alderdi politikoek aurkeztutakoa.
Aho batez onartu da.
- COVID-19ak eragindako egoerari erantzuteko, udalean ordezkaritza duten alderdi guztien arteko ekintza plan bat diseinatzeko EH Bilduk aurkeztutako proposamena.
Onartu egin da. 6 abstentzio (EAJ-PNV, PSE-EE) eta aldeko 5 bozka (EH Bildu).