Soraluzeko Esperientziaren Gela

Soraluzeko Esperientziaren Gela

2019/01/14
Esperientziaren Gelaren baitan antolatu den egitarauaren barruan, "Esperientzia emozionalari, autoestimuari eta barreterapiari buruzko tailerra" antolatu da hilabete honetarako.

Esperientziaren Gelak emozioei buruz duela hilabete batzuk antolatu zuen tailerrean parte hartu ezinda gelditu zirenentzako tailerraren bigarren edizioa antolatu du hilabete honetarako.

Tailerra, aurrekoa bezala, "Itxaropena" Jubilatuen Elkartean eskainiko da eta 4 saiokoa izango da, urtarrilaren 16,  23 eta 30ean eta otsailaren 6an, asteazkenak guztiak, arratsaldeko 5etatik 7etara.

Tailerra osatuko duten 4 saioak hauek izango dira:

  • Saioa 1 (urtarrilak 16): “Nire emozioak ezagutuz”.
  • Saioa 2 (urtarrilak 23): “Maitatu egin nahi dut, nire burua maitatuz".
  • Saioa 3 (urtarrilak 30): “Barre egiten dut, beraz banaiz”.
  • Saioa 4 (otsailak 6): "Zer erakutsi dizu bizitzak?"

Tailerra gazteleraz izango da.