
Aurten ere elkarlanean antolatuko dituzte Gazteentzako udalekuak Soraluzeko Udalak eta Kukumixok
Aurten ere, Soraluzeko Udalak eta Kukumuxo aisialdi taldeak elkarlanean jardun dute Gazteentzako udalekuak antolatzen. Aurreko urteetan egindako balorazio positiboa eta gazteek eurek egindako proposamenak oinarri hartuta, hiru eguneko udalekua antolatu da Soraluze inguruetan. Bi irteera egingo dituzte eta gauak San Andresen igaroko dituzte.
Iazko esperientzia positiboa aintzat hartuz, bi gau pasatuko dituzte etxetik kanpo herriko gazteek.
Gazteentzako udalekuak DBHko ikasleei zuzenduta daude. Ikasturtean zehar Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko aukera izan dute, eta uztailaren 1etik 3ra ere elkarrekin gozatzen jarraitu ahal izango dute.
Udalekuen helburuak
Gazteentzako udalekuek jarraipena eman nahi die urtean zehar Gaztelekuan sustatutako ekintzei, eta horretaz gain helburu hirukoitza daukate:
- Soraluzeko gazteei elkarrekin harremantzeko espazioak sortzea.
- Aisialdi hezitzaile eta euskaldunaz gozatzeko aukerak eskaintzea.
- Tratu onak oinarri dituzten harremanak sustatzea.
Izen-ematea
Udalekuetan izena emateko aukera dago dagoeneko eta maiatzaren 30era arte egin ahal izango da. Horretarako, bi bide egongo dira:
- Online, helbide honetan: izen-emateak
- Aurrez aurre, Udaletxeko harrera bulegoan astelehenetik barixakura 09:00 - 14:00 bitarte.
Izena ematean 30 euroko kuota ordaindu beharko da.
Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak egongo dira, eta horiek baliatu nahi izanez gero, aurrez aurre eman beharko da izena.
Izen-emate orriarekin batera ordainketa egin izanaren agiria eta osasun txartelaren kopia ere aurkeztu beharko dira.
Izen-emate epea amaitu ostean, maiatzaren 31tik aurrera, leku libreak badaude bakarik eman ahal izango da izena.
Informazio gehiago
Informazio gehiago behar izanez gero, miren@pilpilean.eus helbidera idatzi edo 943751304 eta 688740289 telefonoetara deitu behar da.