Aurtengo aurrekontuak hizpide asteazkeneko Udalbatzaren bileran
Udalbatzak ohiko bilkura egingo du asteazken honetan, hilak 27, arratsaldeko 7etan, eta, besteak beste, 2016. urteko aurrekontuak izango dituzte eztabaidagai korporazioa osatzen duten 11 zinegotziek.
Hamalau puntu ditu asteazken honetan Udal Batzarrak egingo duen ohiko saioari begira Alkateak egin duen deialdiak.