Jaiak prestatzeko bilera

2018/04/12
Udaleko Jai Batzordeak herritar zein elkarteei zuzendutako bilera deitu du datorren asteartean arratsaldeko 7etan; aurtengo Santa Ana eta Andramari jaiak antolatzen hastea da bileraren helburua.

Urtero garaitsu honetan egiten duen moduan, Jai Batzordearen bilera deitu du Udaleko Kultura Batzordeak datorren astearterako, apirilak 17.

Bileraren helburua aurtengo Santa Ana eta Andramari jaietako egitaraua prestatzen hastea da.

Udalak deia luzatzen die jaien antolaketan proposamenak eginez parte hartu nahi duten herritar nahiz elkarteei bilerara etor daitezen.

Santa Ana jaiak uztailaren 25, 26, 27 eta 28an egingo dira; Andra Mariak, aldiz, abuztuaren 15, 16 eta 17an.

Jai Batzordearen bilera

Eguna: Apirilak 17, asteartea.

Ordua:19:00 h.

Tokia: Udaletxeko bilera-gela.

Bilerara joateko modurik ez dutenek beren proposamenak helaraz ditzakete Udaleko Kultura Departamentura gerturatuz ala udala@soraluze.eus helbidera idatziz.

Argazkia: Fernan Oregi.