Aurtengo jaiak prestatzeko bilera

2022/04/05
Udaleko Jai Batzordeak herritar zein elkarteei zuzendutako bilera deitu du ostegun honetarako, arratsaldeko 7etan; aurtengo jaiak antolatzen hastea da bileraren helburua.

Urtero garaitsu honetan egiten duen moduan, Jai Batzordearen bilera deitu du Udaleko Kultura Batzordeak aste honetako ostegunerako, apirilak 7.

Bileraren helburua aurtengo Santa Ana eta Andramari jaietako egitaraua prestatzen hastea da.

Udalak deia luzatzen die jaien antolaketan proposamenak eginez parte hartu nahi duten herritar nahiz elkarteei bilerara etor daitezen.

Jai Batzordearen bilera

Eguna: Apirilak 7, osteguna.

Ordua:19:00 h.

Tokia: Udaletxeko bilera-gela.

Bilerara joateko modurik ez dutenek beren proposamenak helaraz ditzakete Udaleko Kultura Departamentura gerturatuz ala helbidera idatziz.