Aurtengo jaien balantzea egiteko bilera deitu du Udalak

Aurtengo jaien balantzea egiteko bilera deitu du Udalak

2023/10/05
Aurtengo Santa Ana eta Andramari jaien balorazioa egiteko bilera deitu du datorren astelehenerako kultura batzordeak; eragile eta herritarrei gonbidapena egin die bileran parte har dezaten.

Igaro diren jaien balorazioa egiteko bilera deitu du datorren astelehenerako, arratsaldeko 6etarako, kultura batzordeak.

Jaiak baloratzearekin batera, datorren urteko jaiak antolatzeko prozesua zehaztea ere bada aipatutako bileraren helburua.

"Aurtengoen balorazioa egitearen batera, gure jai ereduaren inguruko gogoeta ere egin nahi dugu, eta datorren urteko jaien inguruko hausnarketarekin hastea" adierazi du Kultura Batzordeburu Maite Quintanillak.

Aipatutako gogoeta hori egiteko ahalik eta herritar gehien elkartzea da Udalaren nahia, "prozesua herriko eragile eta herritar ezberdinekin saretuta egitea".

Hori horrela Udalak dei egiten die herriko eragileei zein herritarrei, oro har, asteleheneko bileran parte har dezaten.

BILERA

Eguna: Urriak, 9, astelehena.
Ordua: 18:00 h
Tokia: Kalebarren 8ko lokala.