Autobusa erreserbatzeko telefonoa

Autobusa erreserbatzeko telefonoa

2021/07/12
Donostia eta Zarautzera joateko autobus-zerbitzua 900 300 340 telefono zenbakira deituta erreserbatu ahal izango dute aurrerantzean soraluzetarrek, 30 minutu lehenago deitu behar da.

Soraluzetik Zarautz edota Donostiara autobusez joateko arazoak izan dituzte azken asteetan erabiltzaileek autobusa hartzeko, horietako hainbat sartu ezinda geratu delarik, toki faltagatik.

Arazoa ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun departamentuarekin jarri da harremanetan ipini da Soraluzeko Udala, arazoari irtenbide bat topatze aldera.

Hau horrela, aurrerantzean Soraluzeko erabiltzaileek eserlekua erreserbatu ahal izango dute, linearen jatorriko irteera ordua baino 30 minutu lehenago 900 300 340 telefonora deituta.

Deitzerakoan egin behar duten bidaia eta bidaiari kopurua zehaztu beharko dituzte, bidaiari moduan identifikatzearekin batera.

Modu honetara, azken astean izandako arazoak berriro ez errepikatzea lortu nahi da.