Autodefentsa feministaren inguruko tailerrarekin hasiko dira gaur azaroak 25eko ekitaldiak
Azaroak 25aren baitako egitaraua.

Autodefentsa feministaren inguruko tailerrarekin hasiko dira gaur azaroak 25eko ekitaldiak

2022/11/16
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan egitarau zabala izango da

Aurten ere, Soraluzen, Indarkeria Matxista ekidite aldera, azaroaren 25aren Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekimen antolatu dira Soraluzeko herritarrei gai honen inguruan sentsibilizatzeko. Zentzu honetan, Soraluzeko Udaleko Berdintasun sailetik herritarrei animatzen zaie azaroaren 25eko kanpainaren inguruan antolatuko diren ekintzetan parte hartzera.

Egitaraua:  

Azaroak 16 eta 25
Asteazkena eta ostirala 
Ahalduntze programan parte hartzen duten emakumeei
zuzendutako autodefentsa feminista tailerra.
9:30etik 12:30era, Udal Gaztelekuan

Azaroak 17 
Osteguna
SUMMER OF SOUL, Black Woodstock jaialdiaren film-kronika.
(Blues Hotsak jaialdiaren baitan)

19:00etan Herri Antzokian
(Ant. Errabal kultur Elkartea)
*Sarrera: libre.

Azaroak 18 
Ostirala
Itziar Yagüe & Paul San Martin, Bessie Smith in memorian.
(Blues Hotsak)
20:00etan Antzokian
(Antolatzailea: Errabal kultur Elkartea)
*Sarrera: 10€ Iratxo gozo-dendan.

Azaroak 25 
Ostirala 
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako agerraldia.
19:00etan Plaza Barrixan.

Azaroak 27
Igandea 
Helduentzako bakarrizketen ikuskizuna, Luze edo Motz
(Lanku bertso zerbitzuak).

19.00etan, Herri Antzokian.
*Gonbidapenak: azaroaren 18tik aurrera Iratxo gozo-dendan.

Abenduak 1
Osteguna 
Gazteei zuzendutako antzezlana Lilithen aroak (Lur
Usabiaga).
10.00ean, Herri Antzokian.