Azaroko agenda kulturala

Azaroko agenda kulturala

2019/10/30
Bihar iritsiko da etxeetara azarorako prestatu diren ekintzen berri ematen duen agenda; mota eta gusto guztietarako ekintzak aurki daitezke Kultura Batzordeak argitaratzen duen agendan.

Azaroa hasierarekin batera, azaroko "Kultur Agenda" banatuko du bihar udalak, udalak berak zein udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.

Azarorako ere ekintza ugari antolatu dituzte batzuek zein besteek, makina bat hitzaldi, pelikula, liburu aurkezpen, azoka  eta antzeko ekintza aurkitu daitezkeelarik agendan.

Nabarmentzekoak dira, besteak beste, urtero garaitsu honetan antolatzen den Gaztañerre Azoka, Kontrargi Argazkilaritza Elkartearen rallya eta "Agur Etxebeste" pelikularen proiekzioa, bai eta "Cuentos de Calipso!" liburuaren aurkezpena eta Haurren Nazioarteko Egunaren eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunaren harira antolatu diren ekintzak.

Kontsultat agenda HEMEN.