Badator Korrika!

2019/04/12
Bihar eguerdian iritsiko da Soraluzera euskararen aldeko lasterketa; Jose Luis Álvarez Enparantza, Txillardegi, euskaltzale eta hizkuntzalaria omentzen da aurten.

Bihar, larunbata, arratsaldeko 2:29an iritsiko da Korrika Soraluzera, Bergaratik Eibarrera bidean.

Korrikari ongi etorria egite aldera, kantujira herrikoia antolatu da, eguerdiko 12:30etik aurrera, herrigunean; ostean, ekitalditxoa burutuko da, Soraluzeko AEK Euskaltegiko ikasleak tartean direla.

Korrikaren aurtengo edizioa Garesen abiatu zen apirilaren 4an eta igandean amaituko da, Gasteizen.

"Klika" da aurtengo edizioko leloa eta Jose Luis Álvarez Enparantza (Txillardegi) lasterketa aurten omentzen dabilen pertsona.