Bake-epailea hautatzeko prozesua

Bake-epailea hautatzeko prozesua

2021/03/15
Soraluzeko Udalak Bake-Epailea hautatzeko prozesua zabaldu du; baldintzak betetzen dituzten interesdunek hamabost lan-eguneko epea izango dute beren eskaerak aurkezteko.

Soraluzeko Udalak jakitera ematen du Botere Judizialeko Lege Organikoaren 99tik 103 artikuluetara eta 1995eko ekainaren 7ko 3/95 Bake Epaileen Araudian ezarritakoaren arabera, Udal Osoko Bilkurari dagokiola Udalerri honetako Bake-Epaile titular eta ordezkoa izendatzea.

Izangaiak Soraluzeko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztu ahal izango dituzte bere instantziak, 15 lan-eguneko epean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Izangaiek instantziak aurkezteko epea bukatuko den egunean eskatutako baldintzak betetzen dituela adierazi beharko dute.

Era berean, izangaiek hautagaitasunaren egoitasuna eta balorazioa egiterakoan kontuan har daitezkeen gauzak adieraziz memoria labur bat egin eta erantsiko dute.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Osoko Bilkurak eskatu dutenen artean, Bake-Epaile titularra eta ordezkoa aukeratuko ditu, beti ere ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte.

Eskaerarik ez balego, Korporazioaren Osoko Bilkurak modu askean aukeratuko ditu prozeduraren baldintza berdinekin eta Organu Jurizdikzional eskudunari jakinaraziko dio erabakia.