Gatazkak konpontzeko bitartekaritza
Baketik-ek gatazketan laguntzeko doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua eskaintzen du apirilaren 14az geroztik, Covid19ak eragindako konfinamenduan sortzen ari diren bizikidetza mailako arazoak bideratzen laguntzeko.
Zerbitzua konfinamendu egoera honetan harremanetan eta elkarbizitzan zailtasunak dituzten pertsonentzat pentsatuta dago, arazo horietako batzuk konpondu edo arintzeko bitartekaritza tresnak eta laguntza eskaintzeko.
Nori dago zuzenduta?
- Konfinamendu-egoera honetan bizikidetza-arazoak dituzten familiak.
- Etxebizitza berean bizi diren pertsonak, bizikidetzaren ondorioz zailtasunak dituztenak.
- Eraikinean edo komunitatean bizikidetza arazoak dituzten bizilagunak.
- Eta, oro har, bizikidetza-arazoren bat duen edonori.
Zertan laguntzen dute:
- Komunikazio- eta entzute-tresnak erabiltzen.
- Elkarlanean negoziatzen lagunduko dizuten tresnak aurkitzen.
- Gatazkak lantzen, elkarlanean arituz eta denentzako akordio egokiak lortuz.
Zer eskaintzen dute:
Informazioa biltzeko lehen kontaktu-deia. Kasuak orientazioa ematea eskatzen badu, gatazka zehatza kudeatzeko aholkularitza emango da. Diziplina anitzeko gure taldeak kasua aztertuko du, behar den laguntza mota zehazteko. Bitartekaritzak lagundu dezakeela ondorioztatzen bada: 60 minutuko saio bat alde bakoitzarekin eta 90 minutuko saio bateratua.
Baketik-ek konpromiso hauek hartzen ditu:
- Erabateko konfidentzialtasuna.
- Konfiantzazko elkarrizketarako gune bat sortzea.
- Aldeen artean oreka mantentzea.
Baldintzak:
- Aldeen borondatea.
- Prozesuarekiko konfidentzialtasuna.
- Jarrera eta konpromiso pertsonala konponbide partekatuak bilatzeko.
Zerbitzua behar duten herritarrek baketik@baketik.org helbidera idatzi edo 688881900 telefonoan mezua utz dezakete, beraien datuak emanez, eta berarekin harremanetan jarriko dira.