Baltegieta kalearen garbiketa

Baltegieta kalearen garbiketa

2017/12/19
Debabarreneko Mankomunitateko beharginek garbiketa lan sakona egingo dute ostiral honetan Baltegieta kalean; goizeko 8etarako aparkatutako ibilgailuak kendu behar direla jakinarazi du Udalntzaingoak.

Bertako bizilagunek eskatuta, ostiral honetan garbiketa berezia egingo dute Debabarreneko Mankomunitateko langileek Baltegieta kalean, errepidearen mailan dagoen kalean nahiz behealdean dagoen kalean.

Garbiketa lan hauek behar den bezala burutzeko, ezinbestekoa izango da ostiralean goizeko 8:00etarako bi kaleak kotxez hustea.

Udaltzaingoa dagoeneko hasita dago bizilagunak garbiketa lanez ohartarazteko bertan dauden ibilgailuetan zein atarietan oharrak jartzen.