Banarte Antzerki Taldea

Banarte Antzerki Taldea

2017/02/16
Urtero gure herrira egiten duen bisitan, "Dudas razonables" bere azken antzezlana taularatuko du Durangoko konpainiak larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, antzokian.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Banarte Antzerki Taldearen "Dudas Razonables" antzezlana ikusi ahal izango da larunbat honetan, otsailak 18, antzokian.

ANTZEZLANA

"Dudas razonables" antzezlan erakargarri eta etengabea da. Antzezlanean epaia eman nahi duen epaimahai herrikoi batek ikuslea deliberazio gela batera lekualdatuko du. Bertan, ikuslea bera izan liteke norbait hilketa baten erruduna edo errugabea den erabakitzeari aurre egin behar diona.

"Dudas razonables"  edozein ikuslek epaimahai herrikoi bateko kide izanez gero zer egingo lukeen jakiteko begiratu daitekeen ispilua da. Nik zer egingo nuke? galdera pertsona eraman dezake etxera.

Testu dibertigarri, garratz eta dinamikoa da, eztabaida gordinena irekitzen du eta ikusleari objektiboa izateko beharra planteatzen dio.

Eguna: Otsailak 18, larunbata.

Ordua: 20:00 h.

Tokia: Herri Antzokia

Sarrera: 3 euro.

FITXA TEKNIKOA

Ekoizpena: Banarte Antzerki Taldea.

Testua: Rafael Herce Pérez.

Zuzendaritza: Javier Liñera Peñas.

FITXA ARTISTIKOA

1. zinpekoa: Aitor Coello Rastrilla.

2. zinpekoa: Rafa Herce Pérez.

3. zinpekoa: Rosane Mateo Carreras.

4. zinpekoa: Loli Reñon Centeno.

5. zinpekoa: Dolma Romera Aneiros.

6. zinpekoa: Isabel Rodriguez Rodriguez.

7. zinpekoa: Eduardo Falces Morales.

8. zinpekoa: Eduardo Pompar Feijoó.

9. zinpekoa: Idoia Bilbao Izarlelaia.