Barakaldoko azken hilketa matxistaren gaitzespen irmoa

Barakaldoko azken hilketa matxistaren gaitzespen irmoa

2025/12/24
Soraluzeko Udalak gogor salatzen eta gaitzesten du astelehenean, abenduaren 22an Barakaldon emakume bat erail izana eta aldarrikatu nahi du emakumeen aurkako erasoak giza eskubideen urraketa larri eta onartezinak direla.

Barakaldon (Bizkaia) 54 urteko emakume bat hil zuten asteazkenean, eta hilketa honekin lotuta 27 urteko gizonezkoa atxilotu dute, giza hilketaren delitua egotzita. Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina. 

Aurtengo bigarren erailketa matxista izan da Barakaldon, eta zazpigarrena Euskal Herrian. Datuek argi adierazten dute ez dela ekintza isolatu bat, arazo estruktural bat baizik. Eta beraz, Soraluzeko Udalak bere gaitzespenik gogorrena erakusten du Barakaldoko emakumearen hilketaren aurrean.

Soraluzeko Udalak gogorarazi nahi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino erakusten ez dutela eta horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean dagoela. Nabarmendu nahi du ere arazo hau ez dela emakumeena bakarrik, gizarte osoarena baizik eta horregatik, dei egiten dio gizarteari berdintasuna lortzeko borrokan elkarrekin ekitera. 

Bukatzeko, Soraluzeko Udalak biktimaren senide eta lagunekiko elkartasuna azaldu nahi du, eta irmotasunez adierazten du lanean jarraituko duela berari dagokion eremuetan emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko erantzukizunarekin. 

Indarkeria matxista pairatzen ari bazara edo zure inguruko norbait egoera horretan badago, hona hemen laguntzarako kontaktuak:

  • Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak artatzeko telefonoa (EJ):  900840111 (24 ordu/51 hizkuntza)
  • Emakumeenganako indarkeria mota guztietako arreta zerbitzua: 016
  • Udaltzaingoa: 943753024
  • Ertzaintza Bergara: 943534720
  • Larrialdiak: 112
  • Soraluzeko Gizarte Zerbitzuak: 943 75 00 56
  • Soraluzeko Berdintasun saila:berdintasuna@soraluze.eus