Baratze ekologikoei buruzko araudi berria

Baratze ekologikoei buruzko araudi berria

2021/04/16
Udalak baratze ekologikoei buruzko araudi berria prestatzeko lanak hasi ditu; kontsulta publikoa zabaldu du 20 eguneko epean herritar zein erakundeek beren ekarpenak egin ditzaten.

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunaren 39/2015 Legearen 133. artikuluak Lege edo Araudia izaera duten arauen garapen edo gauzapen prozeduran hiritarren parte hartzea erregulatzen du, araua egin aurretik, hiritarren eta arau horren eraginpeko izan daitezkeen erakundeen iritziak jasoko dituen kontsulta egin beharra dagoela ezarriz.

Egun, Soraluzeko Udalak, Soraluzeko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketaren inguruko erregulazio berri baten garapen prozesuan dihardu, etorkizuneko Araudi horren hasierako zirriborro bat oinarri hartuta.

Horrenbestez, egoki ikusi du Soraluzeko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketaren inguruko erregulazioaren kontsulta publikoa egitea, etorkizuneko arau horrek eragin ditzakeen hiritar eta erakundeen iritzia ezagutze aldera, eta era honetan hasierako zirriborroan irizten diren aldaketak egite aldera.

Interesdunek 20 eguneko epea izango dute araudi zirriborroari beren ekarpenak egiteko Kontsulta publikoa 20.

Araudiaren zirriborroa HEMEN kontsulta daiteke.

Hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek honako posta elektroniko honen bidez helaraz ditzakete beren iritziak: udala@soraluze.eus.