Bartzelonako atentatuaren gaitzespena
Atzo Bartzelonan izandako atentatua gaitzetsi eta biktima zein senideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du Udalak gaur eguerdirako.
Soraluzeko Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du atzo Bartzelonan izandako atentatua eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi die biktimen senide eta hurbilekoei.
Soraluzeko Udalak gaur eguerdiko 12etan udaletxe aurrean egingo den elkarretaratze isilean parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak.