Baserri bideak garbitzeko lanak

2020/07/24
Urtero moduan, herriko auzobideetako bazterrak garbitzen hasi dira aste honetan Debemeneko langileak; baserrietarako bideak egoera onean mantentzea da helburua.

Aurreko urteetan egin izan den moduan, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileek egiten dituzten lan hauek herriko landa guneko lau auzoetan Irure, Ezozia, San Andres eta Txurrukan.

Debemenek duen traktoreari esker urte guztian zehar burutzen da landa bideetako errepideen mantenua. Udaberri-uda garaian landa bideetako ezpondak desbrozatu eta garbitzen dira eta neguan, aldiz, kunetak garbitzen dira.

Aipatutako lan hauek Debabarreneko beste udalerri hauetan ere egiten dira: Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Soraluze eta Eibar.