Abian dira baserri bideak garbitzeko lanak

2022/09/07
Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Batzordeak jakinarazi du irailean hasi direla baserri bideak garbitzeko lanak; lan hauek urtero egiten dira, Debemenen Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartearen eskutik.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak
garbituko ditu Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen
sailak.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak burutzen
dituzte lan hauek. Irure auzoan hasi dira, Ezozia, San Andres eta Txurruka
auzoetan jarraituz.
Iker Aldazabal alkateak jakinarazi duen bezala “lanen helburua baserrietara
doazen errepideak behar den moduan, txukun eta garbi, mantentzea da”.