Baserrietako plastikoaren bilketa

Baserrietako plastikoaren bilketa

2020/01/14
Debemen Elkarteak eskualdeko baserri ingurunean sortutako plastikoa bilduko du asteazken honetan, urtarrilak 15; plastikoa garbi atera behar da, aurreko egunean.

Ohikoa duen moduan, urtarrilean egingo du Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak (Debemen) eskualdeko baserrietan sortutako plastikoaren urteko lehendabiziko bilketa; urtarrilaren 15ean, asteazkena, hain zuzen ere.

Bilduko diren plastikoak ondorengoak dira:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • Belar-boletan erabiltzen den plastikoa eta plastikozko sarea.
  • Negutegietan eta ortuan lurra esaltzeko erabiltzen den plastikoa.
  • Negutegiko plastiko zuria.

Plastikoa garbi atera behar da, bezperan.

Sokak eta plastikozko pentsu-zakuak ere jasoko dira, baina poltsa baten barruan atera behar dira.

Edozein zalantza izanez gero, Debemenera deitu daiteke (943744067)