Baserrietako plastikoaren bilketa

Baserrietako plastikoaren bilketa

2020/05/14
Debemen Elkarteak eskualdeko baserri ingurunean sortutako plastikoa bilduko du datorren asteazkenean, maiatzaren 20an; plastikoa garbi atera behar da, aurreko egunean.

Ohikoa duen moduan, maiatzean egingo du Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak (Debemen) eskualdeko baserrietan sortutako plastikoaren bilketa; maiatzaren 20an, asteazkena, hain zuzen ere.

Hemendik eta urte bukaerara arte beste lau aldiz bilduko dira plastikoak: Uztailak 15, irailak 16, azaroak 18 eta abenduak 16.

Bilduko diren plastikoak ondorengoak dira:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa.

  • Belar-boletan erabiltzen den plastikoa eta plastikozko sarea.

  • Negutegietan eta ortuan lurra esaltzeko erabiltzen den plastikoa.

  • Negutegiko plastiko zuria.

Plastikoa garbi atera behar da, bezperan.

Sokak eta plastikozko pentsu-zakuak ere jasoko dira, baina poltsa baten barruan atera behar dira.

Edozein zalantza izanez gero, Debemenera deitu daiteke (943744067)