Berdeguneak garbitzeko lanak
Udalerriko hainbat berdegune garbitzen aritu dira azken asteotan Lemon lorazaintza enpresako beharginak; Ezozia eta San Andres auzoetan eta Errekalde kalean egin dira lanok.
Urtero moduan, Ezozia eta San Andres auzoetako parkeak garbitu ditu azken egunotan Soraluzeko Udalak.
Lanak garaitsu honetan egiten dira urtero, aipatutako guneak udako denboraldirako txukun eta erabilgarri egon daitezen.
Aurten, Errekalde kaleko igogailuaren inguruak garbitzeko ere aprobetxatu dira lanok, bertako sasiak kentzeko hain zuzen ere.
Lemon Lorazaintza enpresak egin ditu garbiketa-lanak eta ondorengo kostua izan dute, hurrenez-hurren:
-
San Andres auzoko Parkea, 617,10 euro.
-
Ezozia auzoko parkea, 1076, 90 euro.
-
Errekaldeko ezponda, 509,41 euro.