Berdintasunerako baliabideen gida

Berdintasunerako baliabideen gida

2020/11/05
Udaleko Berdintasun Batzordeak Baliabide eta Zerbitzuen Gida prestatu du, herritarrei emakumeen aurkako indarkeria zer den azaltzeko eta indarkeria hori argi eta garbi identifikatzen laguntzeko.

Soraluzeko Udalak, Berdintasun Batzordearen ekimenez, Berdintasunerako Baliabide eta Zerbitzuen Gida prestatu du.

Bertan, arriskuan daudela, laguntza medikoa behar dutela edo informazioa edo aholkularitza behar dutela sentitzen duten emakumeek eskura dituzten baliabideak eta zerbitzuak zerrendatzen dira.

Batzordeko lehendakari Patricia Borinagak azaldu duenez, gidaliburua (elebiduna izango da) azaroan banatuko du udalak herriko etxeetan, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen den hilabetean (azaroaren 25ean) hain zuzen ere.

Emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria gaur egungo giza eskubideen urraketarik zabalduenetako, iraunkorrenetako eta suntsitzaileenetako bat da, eta Udalak berretsi egiten du uste osoa dugula soilik berdintasun gehiagorekin, prebentzio gehiagorekin, hezkuntza gehiagorekin eta, batez ere, emakumeekiko errespetu gehiagorekin amaituko direla emakumeek eta neskatoek egunero, beren bizitzako une bakoitzean eta igarotzen diren leku bakoitzean aurkitzen dituzten indarkeria eta jarrera matxista guztiak. Eta emakumeen aurkako indarkeria, bere forma guztietan, emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria dela, eta, ondorioz, eskubideen urraketa larri eta onartezina.