Bertako zuhaitz gehiago landatzeko dirulaguntza berria

Bertako zuhaitz gehiago landatzeko dirulaguntza berria

2024/05/10
Bertako 4.224 zuhaitz gehiago landatuko ditu Udalak Muskiritzuko mendilerroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak emandako 47.869 euroko dirulaguntzari esker.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak dirulaguntza deialdia egin du Gipuzkoako Lurralde Historikoan degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdea hobetzeko egitasmoak aurrera eramateko.

Aipatu deialdira Muskiritzuko mendilerroan udalak erosi berri dituen bi lursailetan baso-berritze lanak egiteko proiektua aurkeztu zuen Soraluzeko Udalak eta Aldundiak, Udalak aurkeztutako proiektua ontzat eman, eta 47.869 euroko dirulaguntza eman dio. Landaketaren ardura Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak hartuko du bere gain eta lanak urte bukaera baino lehen amaitzea aurreikusten da.

Hauexek dira landaketak egingo diren bi lursailak:

  • Ariztitxia: 2,2 hektarea   
  • Azkoin: 3,1 hektarea 

Lursail horietan bertako baso natural eremu bat dago, zeina bere horretan mantenduko baiten. Belardia eta pinuak dauden lurretan, ostera, landatuko dira bertoko 4.224 zuhaitz berri. 

Landaketa hauen helburua baso mistoa sustatzea eta bultzatzea da eta ondorengo zuhaitz-espezieak landatuko dira: haritzak, pagoak, astigarrak, lizarrak, urkiak, oilakaranak, otsolizarrak, basagereziondoak, sagarminak, elorriz zuri eta beltzak…

Berrogei urteko epean, landaketa berriak jasoko dituen baso horrek 1.128 tCO2 xurgatzeko gaitasuna izango du.