Bi lan-poltsa sortuko ditu udalak

Bi lan-poltsa sortuko ditu udalak

2020/03/03
Soraluzeko Udalak bi lan-poltsa sortuko ditu Gizarte Zerbitzuen Sailean gerta daitezkeen hutsuneei eta aldi baterako beharrei erantzuteko; izena emateko epea zabalik da dagoeneko.

Gizarte zerbitzuen sailean gerta daitezkeen hutsuneei eta behin behineko beharrei erantzun ahal izateko bi lan-poltsa sortuko ditu Soraluzeko Udalak, gizarte langileena eta etxez-etxeko langileena.

GIZARTE LANGILEEN LAN-POLTSA

Lan-poltsa eratuko duten pertsonen hautaketa oinarri hauei jarraituz bideratuko da:

Ezaugarriak

  • Eskala: Erdi mailako teknikaria. Sailkapen taldea: A2.
  • Ordainsaria: (2.609,7 euro gordin/hil).
  • Bitarteko funtzionarioa. Jardunaldia: % 100.
  • Euskararen ezagutza maila: 3. Hizkuntza eskakizuna edo C1 maila, Europar Batasuneko hizkuntzen markoaren arabera.

Eskaerak

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak ondorengo eratakoren batean aurkeztuko dira:

  • Lanbideren bidez.
  • Udaleko erregistro orokorrean (Santa Ana, 1, Soraluze).
  • Udal webgunearen bidez (www.soraluze.eus/): udal zerbitzu telematikoak: sarrera erregistro bidez. 39/2015 legeak administrazio publikoen prozedura amankomunaren legeak, 16.4 artikuluan ezarri moduan. Eskariarekin batera ez da aurkeztu behar bestelako dokumentazio gehigarririk. Soilik bete beharko da eskari-inprimakia.

Epea

Eskariak aurkeztu ahal izango dira deialdiaren iragarkia eta oinarriak Lanbiden eta Udal webgunean argitaratu eta biharamunaz geroztik, eta gehienez, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu den egunaren biharamunetik 30 egun naturaleko epea amaitu bitartean.

Informazio gehiago: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/02/27/c2001074.pdf

ETXEZ-ETXEKO LANGILEEN LAN-POLTSA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuan gerta litezkeen hutsuneak eta behin behineko edo aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa eratu nahi du Soraluzeko Udalak.

Lan poltsa hori eratuko duten pertsonen hautaketa oinarri hauei jarraituz bideratuko da.

Ezaugarriak

  • Eskala: Administrazio berezia. Sailkapen taldea: E.
  • Ordainsaria: Soraluzeko Udalaren ordainketa taularen 7,38 ordainketa maila (1.476 euro gordin / hil).
  • Bitarteko funtzionarioa. Jardunaldia: % 78,57.
  • Euskararen ezagutza maila: 2. Hizkuntza eskakizuna edo B2 maila, Europar Batasuneko hizkuntzen markoaren arabera.

Eskaerak

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak ondorengo eratakoren batean aurkeztuko dira:

  • Lanbideren bidez.
  • Udaleko erregistro orokorrean (Santa Ana, 1, Soraluze).
  • Udal webgunearen bidez (www.soraluze.eus/): udal zerbi tzu telematikoak: sarrera erregistro bidez. 39/2015 legeak, Administrazio publikoen prozedura amankomunaren legeak, 16.4 artikuluan ezarri moduan. Eskariarekin batera ez da aurkeztu behar bestelako dokumentazio gehigarririk. Soilik bete beharko da eskari-inprimakia.

Epea

Eskariak aurkeztu ahal izango dira deialdiaren iragarkia eta oinarriak Lanbiden eta udal webgunean jarri eta biharamunaz geroztik, eta gehienez, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu den egunaren biharamunetik 30 egun naturaleko epea amaitu bitartean

Informazio Gehiago: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/02/27/c2001076.pdf