Bi libururen aurkezpen-ekitaldia
Bihar, osteguna, arratsaldeko 7etatik aurrera, herriko historia industrialaren nondik-norakoak jasotzen dituzten bi libururen aurkezpen-ekitaldia egingo da, Herri Antzokian.
Hauek dira Soraluzeko aintzinako eta atzo bertako historia teknologikoa jasotzen duten eta argitaratu berriak diren liburu biak:
- "Soraluce Kooperatiba Elkartea: Bilakaera, produktua eta teknologia,1962-2019". (Soraluce S. Coop).
- "Lamoten grabatua". (Elgoibarko Makina Erramintaren Museoa).
"Lamoten grabatua" liburua
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak bere 20. urtebetetzea ospatzeko antolatutako egitarauaren barruan argitaratu duen "Lamoten grabatua" izenburuko liburuak Florencio Joseph de Lamotek 1757an egin zuen grabatuaren interpretazioaren berri ematen du, 5 hizkuntzatan.
Grabatuak gremioei, beren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko informazio ugari ematen du, baita armak egiteko moduari buruzko berri zehatza ere.
Florencio Josepf de Lamot eta Gondesoone 1701, Baillerbi (Flandria) herrian jaio zen, 1701 urtean. Euskal Herrira etorrita, Erret Lantegien ordezko kontadorea izan zen. 1756 urtean Mapa Topographica de Plasencia grabatua eta Descripción de las Reales Fábricas liburua argitaratu zituen. Soraluzen hil zen, 1779ko uztailak 30an, 78 urte zituela.
Aurkezpen ekitaldia
Ekitaldiak ordu erdiko iraupena izango du eta, ondoren, bertaratutakoek mokadutxo bat dastatzeko aukera izango dute.
Eguna: Osteguna, martxoak 21.
Ordua: Arratsaldeko 7etan.
Tokia: Herri Antzokian.
OHARRA: Ekitaldiaren bukaeran bertaratutakoei, liburuaren kopia bat emango zaie.