Bi peoi kontratatzeko deialdia

Bi peoi kontratatzeko deialdia

2018/11/13
Udalak bi peoi kontratatuko ditu 6 hilabetez udaleko brigadan aritu daitezen; interesdunek azaroaren 14a eta 28a bitartean eman behar dute izena Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan.

Udalak bi peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin “Eremu publikoak lehengoratu” izeneko propiektua burutu ahal izateko.

Kontratazioa sei hilabetekoa eta lanaldi partzialez izango da.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).

Baldintza fisiko onak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena emanda izatea. 

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete datorren azaroren 14etik 28a arte, biak barne.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute