Bi peoi kontratatzeko deialdia

2019/05/27
Udalak bi peoi kontratatuko ditu 2 hilabetez udaleko brigadan aritu daitezen; interesdunek maiatzaren 27a eta ekainaren 14a bitartean eman behar dute izena udaletxeko harrera-bulegoan.

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, hiri-altzari eta parkeen mantenuaz, hilerriko ehorzketez eta antzeko lanez arduratzeko.

Kontratazioa bi hilabetekoa eta lanaldi erdikoa izango da.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

  • Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).
  • Baldintza fisiko onak.

Halaber, baloratu egingo da eraikuntzako peoi moduan lan egin izana eta B motako gida-baimena izatea.

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek udaletxeko Harrera Bulegoan eman dezakete izena datorren maiatzaren 27tik ekainaren 14ra arte, biak barne.  

Eskaera-orriaren batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Lan-bizitzaren ziurtagiria.
  • Euskara-maila frogatzen duen agiria.
  • Eraikuntzako peoi moduan lan egin izaren ziurtagiria.
  • "B" motako gida-baimena.

AUKERATZEKO ERABILIKO DEN PUNTUAKETA

  • Eraikuntza-peoi lanetan ziurtatutako esperientzia: 10 puntu.
  • Langabezian emandako denbora: 5 puntu.
  • "B" motako gida-baimenaren jabe izatea: 5 puntu.

BESTE ZEHAZTASUN BATZUK 

  • Puntuaketan berdinketak egon ezkero, "familia-kargen maila" parametroa erabiliko da.
  • 55 urte baino gehiago dutenei, euskara gutxieneko ezagutza edukitzea ez zaie eskatuko.