Bi peoiren aldi baterako kontratazioa

Bi peoiren aldi baterako kontratazioa

2017/12/11
Udalak sei hilabeterako bi peoi kontratatuko ditu, Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako diru-laguntza bati esker; abenduaren 20an amaitzen da izena emateko epea.

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin, “Udal ekipamenduen hobekuntza” izeneko propiektua burutu ahal izateko.

Kontratazioa sei hilabetekoa izango da eta lanaldia partziala.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK

Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).

Baldintza fisiko onak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

ESKAERAK AURKEZTEA

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Lanbidek Elgoibarren duen bulegoan eman dezakete izena abenduaren 11tik 20a arte, biak barne.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute