Bide-bazterrak garbitzeko lanak
Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, auzobideetako bazterrak garbitzen ari dira Debemeneko langileak; izan diren lur-jausiei lehentasuna emanez.
Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide-bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Bide-bazterrak garbitzeko lan hauek Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileen bitartez egiten dira, lur-jausiak gertatu diren bide-tarteei lehentasuna emanez.
Aurtengoan Irure auzoan hasi dira lanak eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.
Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko.