Bide-bazterrak garbitzeko lanak

2020/02/10
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak jakinarazi du joan zen astean amaitu zirela baserribideetako bide-bazterrak garbitzeko lanak; lanok urtero egiten dira Debemenen eskutik.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitu ditu Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak burutu dituzte lan hauek; Irure auzoan hasi ziren eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraitu dute. Lan hauen kostua 9.918,37 eurokoa izan da, BEZ-a barne.

Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantendu ahal izateko.