Bide-bazterrak garbitzeko lanak
Urtarrileko elurteen ondorioz eten beharrean izan ostean, aste honetan berrekingo diete landa-bideetako bide-bazterrak garbitzeko lanei Debemeneko langileek.
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, urtero egiten den moduan, herriko auzobideetako bazterrak garbitzen jarraituko dute Debemeneko langileek, urtarrileko elurteen ondorioz eten egin behar izan baitziren lanok.
Garbiketa lanak San Andres eta Txurruka auzoetan egingo dira, horrela landa gune guztietako errepideetako bazter guztiak garbi geldituko direlarik.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak egiten dituzte lan hauek.
Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko, eta zer esanik ez aurten, izaten hari garen eguraldi nahasi eta euriteenagatik.