Bidegorria itxita bihar eta etzi

Bidegorria itxita bihar eta etzi

2020/11/25
Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria itxita egongo da bihar eta etzi, 07:00etatik 15:00etara, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz garbiketa-lanak egin behar dituztelako bertan.

I04 009F Soraluze-Bergara bidegorria 20+476 eta 24+508 KPen artean itxi egingo da, garbiketa lanak egin behar baitira.

Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez erabiltzaileentzat, bidegorria erabat itxiko da azaroaren 26an (osteguna), eta azaroaren 27an (ostirala), 07:00etatik 15:00era.

Mendebaldea 2017 aldi baterako enpresa batasunak egingo ditu lanak.