Bidegorria itxita dago

Bidegorria itxita dago

2019/07/16
Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria erabat itxita dago gaurtik eta ostiralera arte, goizeko 8etatik arratsaldeko 17:30era, Gipuzkoako Foru AldundiaK garbiketa-lanak egin behar dituelako.

I04 009F Soraluze-Bergara bidegorria itxi egingo da ostiral arratsaldera arte, garbiketa lanak egin behar direla-eta.

Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez erabiltzaileentzat, bidegorria erabat itxiko da gaurtik, uztailak 16, uztailaren 19ra (ostiral), 08:00etatik 17:30era.

Ostiralek aurrera normaltasunez erabili ahal izango da berriro ere bidegorria.