Bidegorriko bizikletentzako gunea

Bidegorriko bizikletentzako gunea

2018/02/20
Soraluzeko Udalak puzgailu batekin eta hainbat herramientarekin hornitu du ekainean bidegorrian jarri zuen bizikletak garbitzeko gune berria.

Iazko ekainean bizikletak garbitzeko bigarren gune bat egokitu zuen bidegorrian Udalak, hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez.

Aipatutako guneak erabiltzaileen artean izan duen harrera ona eta errespetuzko erabilera ikusita, puzgailu batekin eta hainbat herramientarekin osatzea erabaki du Udalak.