Bideojokoak sortzeko tailerra
Udaleko Hezkuntza Batzordeak, Debegesarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker, bideojokoak sortzen ikasteko tailerra antolatu du martxoaren 26tik 28ra, LH5etik DBH4 mailara arteko ikasleentzat.
Ikastaroa Herriko Hezkuntza Proiektuaren barruan antolatu da, "Sormen tailerrak" ekimenaren baitan hain zuzen ere, eta gaztetxoen artean sormena sustatzea dauka helburu moduan, besteak beste.
Tailerrean bideojokuak sortzen erakutsiko zaie ikasleei, modu horretan, ondo pasatzeaz gainera, sormena, pentsamendu logikoa eta algoritmikoa indartuko dutelarik.
Ikastaroa martxoaren 26, 27 eta 28an egingo da, goizeko 9:30etik 13:30era.
Prezioa 18 eurokoa da.
Izen-ematea udaletxean egin beharko da, martxoaren 22rako.
Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera onartuko dira ikasleak.