Bideozaintza kameren instalazioa
Soraluzeko Udalak bi bideokamera instalatuko ditu herriko sarrera-irteeretan; bertan grabatutako irudiak herrian gerta litezkeen lapurretak ikertzeko erabiliko ditu Udaltzaingoak.
Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak herriko sarrera eta irteerak zaintzeko kameren hornikuntza-kontratua esleitu zuen azken bileran.
Tetralogik S.L.L. enpresa arduratuko da kameren instalazioaz eta 14.190,88 euro, BEZa barne, erabiliko ditu Udalan zeregin horretarako.
Kamerok ibilgailuen sarrera-irteerak zainduko dituzte, modu honetan herrian izaten diren lapurretei eraginkortasun handiagoz aurre egiteko. Lapurretaren bat gertatuko balitz, Udaltzaingoak kamara hauek grabatutakoa aztertzeko aukera izango luke, lapurrak identifikatzeko beste tresna bat izango litzatekeelarik.
Bi dira instalatuko diren kamarak; Txurruken auzuneko biribilgunean dagoen argiztapen zutabean ipiniko da bata eta Sagarrerrekako sarreran bestea.