Bigarren eskuko produktuen azoka
Bigarren eskuko produktuak saldu edo trukatzeko azoka antolatuko du aurtengoan ere Ingurumen Batzordeak, berrerabilpena bultzatzeko helburuarekin.
Azken urteetako ohiturari jarraipena emanez, bigarren eskuko produktuen azoka antolatu du aurten ere Udaleko Ingurumen Batzordeak abenduaren 17an, larunbata, Plaza Zaharrean goizeko 10etan hasi eta 2etan amaituz.
Azokaren helburua berrerabilpena sustatzea da eta gehiegizko kontsumoa ekiditea.
Bigarren eskuko edozein gauza saldu edo trukatzeko aukera izango da azokan, eta edozeinek parte hartu ahal izango du, aurrez ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com posta-helbidera idatziz edo udalera deituz antolatzaileekin harremanetan jarrita.