Bigarren eskuko produktuen azoka

Bigarren eskuko produktuen azoka

2018/11/05
Hondakinen Prebentziorako Astearen barruan, bigarren eskuko azoka antolatu du Ingurumen Batzordeak azaroaren 17rako; hondkinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea dira helburuak.

Azaroaren 17tik 25era ospatuko den Hondakinen Prebentziorako Astea Europa mailako kontzientziazio egitasmoa da eta hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea du helburu.

Aste horretan zehar hainbat erakundek sentsibilizazio-ekintzak antolatzen dituzte herritarrei gaiaren inguruko mezua helarazteko.

Berrerabilpena sustatzea eta hondakinak saihesteko helburu horri jarraituz, Soraluzeko Bigarren Eskuko Azoka egingo da, azaroaren 17an, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Plaza Zaharrean.

Bertan, bigarren eskuko edozein gauza saltzeko edo trukatzeko aukera izango da.

Edozein herritar edo eragilek parte hartu dezake, aurrez, antolatzaileekin harremanetan jarrita.

PARTE HARTZEKO

  • ingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera parte hartzeko eskaera egin, ondorengoak zehatuz:

    • Parte hartzailearen izen-abizenak
    • Beharko dituen mahai kopurua
    • Postuan jarriko diren materialen deskribapen txiki bat
  • Udaletxera deitu: 943 75 30 43

BALDINTZAK

  • Bigarren eskuko materiala saldu edo trukatzeko aukera dago. Beti ere bigarren eskuko materiala egongo da postuetan, nahiz eta erabilera gutxikoa izan.

  • Azokan parte hartzen duten guztiek sor ditzaketen hondakinak kudeatu beharko dituzke, beti ere materialen bereizketa eta birziklapena lehenetsiz. Partaide bakoitzak, bere hondakinak edukiontzi desberdinetara eraman beharko ditu.

  • Parte hartzaile baten mugikor zenbakia antolatzaileei erraztea aholkatzen da.

  • Parte hartzaile bakoitzak bere mahaia muntatu eta jaso beharko du plazan egongo den karpa handi baten estalpean. Muntaia antolatzeko goizeko 9:00etan elkartuko gara plaza zaharrean.