Bigarren eskuko produktuen azoka

Bigarren eskuko produktuen azoka

2019/11/11
Hondakinen Prebentziorako Astearen barruan, bigarren eskuko azoka antolatu du Ingurumen Batzordeak azaroaren 23rako; hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea dira helburuak.

Azaroaren 16tik 24ra ospatuko den Hondakinen Prebentziorako Astea Europa mailako kontzientziazio egitasmoa da eta hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea du helburu.

Aste horretan zehar hainbat erakundek sentsibilizazio-ekintzak antolatzen dituzte herritarrei gaiaren inguruko mezua helarazteko.

Berrerabilpena sustatu eta hondakinak saihesteko helburu horri jarraituz, Soraluzen Bigarren Eskuko Azoka antolatuko da, azaroaren 23an, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Plaza Zaharrean.

Bertan, bigarren eskuko edozein produktu saltzeko edo trukatzeko aukera izango da.

Edozein herritar edo eragilek hartu dezake parte, aurrez, antolatzaileekin harremanetan jarrita.

Parte hartzeko modua

Apuntatzeko azken eguna azaroaren 18a izango da eta bi eratara egin daiteke:

- Parte hartzailearen izen-abizenak
- Beharko dituen mahai kopurua
- Postuan jarriko diren materialen deskribapen txiki bat

  • Udaletxera deitu: 943 75 30 43

Baldintzak

  • Bigarren eskuko materiala saldu edo trukatzeko aukera dago. Bigarren eskuko materiala bakarrik egongo da postuetan, nahiz eta gutxi erabilitakoa izan.
  • Azokan parte hartzen duten guztiek sortu ditzaketen hondakinak kudeatu beharko dituzte, beti ere materialen bereizketa eta birziklapena lehenetsiz.
  • Partaide bakoitzak, bere hondakinak edukiontzi desberdinetara eraman beharko ditu.Parte hartzaile baten mugikor zenbakia antolatzaileei erraztea aholkatzen da.
  • Parte hartzaile bakoitzak bere mahaia muntatu eta jaso beharko du plazan egongo den karpa handi baten estalpean. Muntaia antolatzeko goizeko 9:00etan elkartuko gara plaza zaharrean.