Bigarren eskuko produktuen azoka

2021/11/09
Udaleko Ingurumen Batzordeak antolatuta, bigarren eskuko produktuen azoka egingo da azaroaren 21ean; parte hartzea nahi dutenek udaletxean eman dezakete izena.

Bigarren eskuko azoka antolatu du aurtengorako ere Soraluzeko Udalak, azaroaren 21erako, igandea, hain zuzen ere.

Azoka Plaza Zaharreko karpan egingo da, goizeko 10etatik 2etara.

Berrerabilpena sustatu eta hondakinak ahalik eta gehien saihestea dira azokaren helburuaak, produktuei bigarren bizitza bat emanez.

Azokan bigarren eskuko edozein produktu saltzeko edo trukatzeko aukera izango da eta edozein herritar edo eragilek hartu dezake parte produktuak saltzen, aurrez antolatzaileekin harremanetan jarrita.

Parte hartzeko modua

Izena emateko azken eguna azaroaren 18a izango da eta bi eratara egin daiteke:

 Izena ematerako orduan, ondorengoak zehaztu behar dira:

  • Parte hartzailearen izen-abizenak.
  • Beharko dituen mahai kopurua.
  • Postuan jarriko diren materialen deskribapen txiki bat.

Baldintzak

  • Bigarren eskuko materiala saldu edo trukatzeko aukera dago. Bigarren eskuko materiala bakarrik egongo da postuetan, nahiz eta gutxi erabilitakoa izan.
  • Azokan parte hartzen duten guztiek sortu ditzaketen hondakinak kudeatu beharko dituzte, beti ere materialeen bereizketa eta birziklapena lehenetsiz, eta hondakinak dagokion edukiontzietan utzita.
  • Parte hartzaile baten mugikor zenbakia antolatzaileei erraztea aholkatzen da.
  • Parte hartzaile bakoitzak bere mahaia muntatu eta jaso beharko du plazan egongo den karpa handi baten estalpean.