Bihar erdigunea ibilgailuentzako itxita
Goizean zehar herrian hainbat ekitaldi eramango direnez aurrera, bihar, larunbata, maiatzak 5, erdiguneko kaleak ibilgailuentzako itxita egongo dira goizeko 10etatik aurrera.
Debarroko txistularien topaketa eta Euskal Herriko Auzoko Eguna Soraluzen izango dira bihar, larunbatarekin.
Horren ondorioz, goizeko 10etarako herriguneko kaleak trafikora itxiko dira, ekitaldi horietan parte hartuko duten herritarren segurtasuna eta erosotasuna bermatze aldera.
Baltegieta eta Gabolats kaleetako garejaeetara doazen ibilgailuak Zubi Nagusitik barrena sartu ahal izango dira.