Bihar ostirala (azaroak 18) hasiko da Euskaraldia

Bihar ostirala (azaroak 18) hasiko da Euskaraldia

2022/11/17
400dik gora bizilagunek eman dute izena aurtengo edizioan Ahobizi edo Belarriprest izateko

Euskaraldirako izen-ematea azken txanpan da, egun bat besterik ez da gelditzen herritarron hizkuntza ohiturak aldatzea helburu moduan duen ariketari hasiera emateko. Dagoeneko 400dik gora plazentziarrek eman du izena bihar hasi eta abenduaren 2ra arte iraungo duen Euskaraldian, %60k Ahobizi rola aukeratu du eta %40k Belarriprest.

Entitateen kasuan, komertzioez gain, ostalariek, elkarteek eta zenbait enpresek ere eratu dituzte Ariguneak, momentuz, 50Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa da Euskaraldia: lehen hitza euskaraz egin dezagun, euskaraz dakitenekin euskaraz mintzatu gaitezen, eta elkarrizketa elebidunak izan ditzagun arazorik gabe.

2022an Euskaraldian, aurreko edizioan egin moduan, 15 egunez, herritarrak belarriprest edo ahobizi portaerak hartuko dituzte eta mota guztietako entitateetan ariguneak osatuko dira, euskaraz lasai egiteko guneak.

* AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo ditu; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko du.

* BELARRIPREST: Aldiro erabakiko du euskaraz norekin, noiz edota non egin. Agian, beti ez du euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du; eta horixe eskatzen die modu esplizituan.

Txapak jasotzeko aukera

Txapak jasotzeko aukera, berriz, bihar arte izango da, goizez udaletxean eta 18:00etatik 19:30era bitartean, boluntarioek kalean ipiniko duten mahaian.