Biodantza eta emakumea

Biodantza eta emakumea

2020/02/12
Emakumeei zuzendutako biodantza tailerra antolatu da Ainhitze Elizburu Etxeberriaren eskutik, martxotik ekainera, larunbat goizetan, Udaleko Parekidetasun Batzordearen laguntzarekin.

"Biodantza eta Emakumea" izenburupean, egitasmo ezin interesgarriagoa jarri da abian Soraluzen.

Martxoan hasi eta ekainera bitartean, emakumeei zuzendutako biodantza-saioak eskainiko dira Udal Kiroldegian.

Saioak Ainhitze Elizburu Etxeberria Biodantza (SRT)-ko bidelagunak gidatuko ditu, larunbatetan, bi astez behin, goizeko 10:30etik 12:30era.

Ainhitzek honela azaldu ditu ekimenaren nondik-norakoak: "8 saiotan zehar, musika, mugimendua eta taldearen laguntzaz, Orainean barneratuko gara, eta bizipoza, lasaitasuna eta gozamena berreskuratuko ditugu, gure egunerokoan integratuz,Osasuna eta Ongizatea indartuz".

  • Noiz: Martxotik ekainera.
  • Ordua: 10:30 h-12:30 h.
  • Non: Arane kioldegia.
  • Prezioa: 15 euro.

Izen-ematea otsailaren 20tik martxoaren 11ra egin behar da, whatsApp-ez 665239665 zenbakira edo aingeruloria@gmail.com hellbidera idatziz.